Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

iRaNe

oihane eta iraia, berreskuperatu dugu gure txokoa... bueltan!

aUrkezPenA !!

kaixo!!! Ba nere taldekidea primeran azaldu duenez hauxe izango da bion bitakora!! Bertan edozer idatziko dugu, edozein gaiari buruz, ez izutu! Jeje!! Beno ba ni Iraia Rojo deitzen naiz, Barakaldon bizi naiz nire guraso, ahizpa txikia, bi txakurtxo, hamster bat eta arraintxo pare batekin (nabaritzen da animaliak gustoko ditudala, ezta?) .
18 urte ditut, nire urtebetetzea abenduaren 15 da. Nire zaletasunen artean zinea dago, asko gustatzen zait astirik daukadanean zinemara joatea lagunekin, gehienbat beldurrezko filmeak ikustera., musika entzutea ere asko gustatzen zait, argazkilaritza… eta erosle amorratua naiz, beti arropa edo behar ez ditudan mila txorakeri erosten aritzen naiz. Baina nire benetako zaletasuna Athletic futbol taldea da, eta nola ez, Fran Yeste.

Desordenatua naiz, burugogorra, urduria, ez dut nigan inolako konfidantzarik, beti uzten ditut egin beharreko gauzak azken unerako, beti nora ezean nabil alde batetik bestera, barkamena eskatzea pilla bat kostatzen zait...eta milaka gauza txarrak aipa ditzaket niri buruz, baina aldi berean ez ditut gezurrik esaten (gezur handirik edo mingarririk ez, behintzat), nire benetako lagunen lagun ona naiz, entzuten dakiena, pertsona alaia, beti gauzen alde onak bilatzen saiatzen den horietakoa, ez naiz inoiz damutzen egiten ditudan gauzengatik (egiten ez ditudanengatik ordea bai....)

DBH eta batxillergoko ikasketak Barakaldoko Beurko institutuan burutu nituen eta betidanik izan dut argi ikasi nahi nuena: kazetaritza. Oso pozik nago hona heltzea lortu dudalako baina hau hasiera besterik ez da, orain nire buruari egiten diodan galdera zera da: hau amaitzeko kapaza izango naiz? gurasoek beti esaten didaten moduan hau bizitzaren beste aldia da, aurre egi beharreko beste urratsa. Baina batek daki non amaituko dudan...eskatzeagatik nire lana telebista edo irratiaren arlora bideratzea gustatuko litzaidakeela esan behar dut. Hori bai, ez dut nire burua kapaza ikusten bulego lana egiteko, jenderekin harremanetan egon behar naiz erreportaiak edota elkarrizketan egiten...

Beno ba pixkanaka - pixkanaka Oihane eta biok hobeto ezagutzeko aukera izango duzue!! ta mesedez utzi komentarioak nahi izanez gero ta erantzuten saiatuko gara!! ;-P

Image Hosted by ImageShack.us

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Nora begira zaude?

    Comentario de etxekalte hace 3 años y 42 meses


Recordar datos


iRaNe © Todos los derechos reservados al autor
Sindica este sitio usando: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Esta bitácora se mantiene con Bitacoræ.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009