Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

iRaNe

oihane eta iraia, berreskuperatu dugu gure txokoa... bueltan!

Mundua lurrera erori zait. Mundua nire oinetan

Kalean euria dabil. Arratsaldeko seiak dira eta jada eguna iluna da oso. Gaua dirudi. Leihotik begiratu eta ume bat ikusten dut negarrez, amaren eskutik heldu da. Bere besoetan egon nahi duelako keinua egiten du. amaren babesaren bila? Izan liteke. Alboko kalean eskale bat dago denda txiki baten atearen aurrean. Albotik pasatzen den agurea diru pixkat eman eta eskaleak bihotzez eskertzen dio. Logelara bueltatzen naiz, nire mahaiaren gainean atzeratutako apunte pilo daude. Egin behar ditudan gauza guztien artean itota sentitzen naiz. Txakurraren katea hartu eta kalera joatea erabakitzen dut, aire pixkat behar dut. Parkerako bidean lagun baten etxera deitzen dut, ez dut erantzunik jasotzen. Aurrera noa, gero eta bustiagoa nago.
Sokarik gabe dagoen txakur bat hurbiltzen da nirearengana. Nirea baino handiagoa da eta honek duen umore txarra kontutan izanik beste norabidea hartzea erabakitzen dut. Etxera bueltatzea erabakitzen dut. Bidean Mikel ikusten dut urrunean. Mikel eta ni hiru urte daramagu elkarrekin, lizentziaturaren bigarren urtean ezagutu ginen. Bera hirugarren mailan zegoen baina nire kurtsoko ikasgai pare bat zituen pendiente. Asko maite dut, elkarrekin bizitzera joateko planak egiten ari gara dagoeneko. Berarengana hurbiltzen naiz, norbaitekin dago. Neska bat dirudi, bai neska da. Zer egiten du Mikel neska batekin? Beno, ez dut zertan gauza txarrik pentsatu behar. Eskutik heldu dira, Mikel neska horren ilea laztandu eta muxu bat eman dio. Ezin dut sinetsi ikusten ari naizena. Mikel, nire bihotzeko Mikel beste batekin. Mundua lurrera erori zait. Mundua nire oinetan. Begiak malkoz bustita etxera noa eta oheratzen naiz. Ikusitakoa ahalik eta azkarren ahazteko nahian.
Altxatzen naiz, izugarrizko buruko mina daukat, ia gau osoa eman dut negarrez eta burua eztanda egingo didalako susmoa dut. Dutxa bero bat hartuko dut, dutxa luzea. Gosaltzen nago eta dei bat jasotzen dut, Mikel da. Bazkaltzera gonbidatuko nauela esanez. Naturaltasunez hitz egiten dut berarekin, atzo ezer ikusi ez banu bezala. Dena den nire ahotsa hotza da, distantea, urruna. Jateko ordua da, txamarra jantzi eta etxeko atera noa. Mikel kotxean dago, nire zain. Kotxean sartzen naiz ezer ez susmatzeko muxu bat ematen diot. Baina ez da betiko muxuen modukoa, ez da benetazkoa. Gezur zaporeko muxu faltsua. Mundua lurrera erori zait. Mundua nire oinetan. xp

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Kaixo! He estado leyendo lo que escribes por aquí y quería decite que me encanta cómo lo haces. No me gusta cotillear en páginas ajenas sin decirle al dueño que lo he hecho, así que por eso te informo, jeje. Volveré, seguro!

    Comentario de Inés hace 3 años y 36 meses


Recordar datos


iRaNe © Todos los derechos reservados al autor
Sindica este sitio usando: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Esta bitácora se mantiene con Bitacoræ.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009