Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

iRaNe

oihane eta iraia, berreskuperatu dugu gure txokoa... bueltan!

Paranoia moment (1)


Elkar ezagutu ginenean ez zenuen nire arreta deitu, mutil majoa zinen, besterik ez. Denborak aurrera egin ahala gure arteko konfidantza hazi egin da, gure arteko harremana indartu egin da, eta zalantza baten aurrean nago oraingoan.

Ezagunen arteko harremana zena laguntasun harremanen itxura hartu du eta momentu honetan beste ezer ez ote zaren galdetzen diot nire buruari.

Orain arte pertsona bat nuen buruan, larunbat gaueko pertsona, larunbatetan soilik ikusten nuen pertsona. Baina niri inoiz ez zait horrelako harremanik gustatu, jendea astean zehar ezagutzen da, eta ez larunbat gabeetan.

Gauza da, egun batzuk daramazkidala buruari bueltak ematen. Kostatu egin zait baina uste dut azkenean onartu dudala, laguna baino zerbait gehiago zarela niretzat. Nire lagun psikologoek esan didatenez, zure alboan uneoro egon nahi izanak laguntasunaz haratagoko sentimenduaz ari naizela erakusten du. Baina... horren zaila da aurrerapausoak ematea... askotan esaten da “no tienes nada que perder” edota “si no arriesagas no ganas” bai, holakoak mila bider entzun ditut! Baina nik badaukat galtzeko zerbait, zure laguntasuna gal dezaket, zure irribarrea gal dezaket, zure konfidantza gal dezaket...

P.D. Hemen idatzitakoa ulertzen ez baduzue ez larritu, nik neuk ere ez baitut ulertzen !!!

Referencias

Dirección para referencias

Comentarios

  1. Azkenean zer gertatu da mutil horrekin? Azal iezaguzu mesedez, horrela asteburuko guaperas horietakoak ez garenontzat esperantza apur bat geldituko zaigu...

    Comentario de etxekalte hace 3 años y 42 meses

  2. Azkenean zer gertatu da mutil horrekin? Azal iezaguzu mesedez, horrela asteburuko guaperas horietakoak ez garenontzat esperantza apur bat geldituko zaigu...

    Comentario de etxekalte hace 3 años y 42 meses


Recordar datos


iRaNe © Todos los derechos reservados al autor
Sindica este sitio usando: RSS 1.0, RSS 2.0, Atom.
Esta bitácora se mantiene con Bitacoræ.
LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009