Uda da !!! (Corte Ingelesean???)
Ba bai, uda dela dio egutegiak !!! Baina oraindik azterketa bat falta zait. Ez dakit, agian zuek bukatuko zenuten jadanik, baina niri bat falta zait oraindik! Baina bueno, txarrena jada pasatu egin da ! Orain, uda nola emango dugun pentsatzeko momentua heldu da!! Zer egingo duzue uda honetan???Bitakora honen idazleok (Iraia eta biok) Alemaniara goaz !!! Bai, bai, Alemaniera !!! Bizkaiko Aldundiak antolatutako Gazte Bidaiak programan apuntatu eta tokatu egin zaigu!!! Egitaraua eta guztia daukagu eta bidai interesgarria izango dela dirudi. Izan ere, bidai antolatua den arren, denbora libre asko dago, taldeak nahi duena egiteko, bakoitza bere kabuz joateko... Beraz, bidaia polita izatea espero dugu.
Bueno ba, bueltan kontatuko dizuegu zer moduzko bidaia izan den. Hala ere, mota honetako bidaien informazioa jakin nahi duzue bisitatu gazteaukera deitutako webgunea, bertan gazte informazio baliagarria dago, benetan! www.gazteaukera.net
Comentarios (0) - Referencias (0)