Asko maite zaitut, ez dakizu zenbat !!!!
irane - 30-12-2006 01:04:17 | Categoria: Pertsonala --> Oihane
Ai txatxu, zenbat sumatzen den zure falta. Orduak pasatzen dira eta hobeto zaudela diote medikuek. Lehenengo orduak izaten dira zailenak, baina zu oso indartsua zara, kirolaria zara !!! Eta borrokalaria !!! Ezagutzen dudan pertsona alaiena zara gainera. Horregatik, gogor saiatzen ari zarela jakiteak lasaitzen nau, eta zutaz harro sentitzen naiz, beti bezala. Badakizu gainera pertsona askok maite zaituztela, nire mugikorrak telefonicaren centralita dirudi, edu, koadrila, iraganeko lagunak... en fin... badakizu... jende asko dagoela zure zain.
Laister zure ondoan egotea espero dut.
Maite zaitut. Maite zaitugu. Aurrera iran, aurreraaaa !!!!
Comentarios (3) - Referencias (0)
Referencias
Comentarios
-
oihane lasai egon! zuk diozun moduan irantzu ez da edonolako neska .... indartsua da gero! pasatzen ari den unea oso txarra izan arren aurrera egiteko gaitasuna soberan du, eta aurrera egingo du ziur eta lasai egon. Eta hemen gaude guztiak bere zain pixkat gehio hobetzen duen itxaroten. Gogorra izango da gero, baina ez zaio jendea bere alboan faltako ... eutsi gogor!! paaaaaaaaaaaa
Comentario de iRaiA hace 2 años y 36 meses
-
ez dakizue zenbat negar egin dudan zuen hitzak irakurtzean. egia esan oraindik nago negarrez. asko eskertzen diet nire nire berriren zain egon diren pertsonei eta nitaz gogoratu diren pertsona guztiei.
benetan eskertu nahi dizuet zuen berotasuna sentitu dudalako.
gaur da eguna kalera irtetzen naizela eta kiroldegira ailegatzeko ordu bete behar dudala.batzutan nekatzen naiz, baina gero pentsatzen dut zein zorte handia dudan eta zenbat jende dudan nire inguruan.mila esker denoi. eta barkatu susto hauek emateagatik. maite zaituztetComentario de iran hace 2 años y 33 meses
-
ez dakizue zenbat negar egin dudan zuen hitzak irakurtzean. egia esan oraindik nago negarrez. asko eskertzen diet nire berriren zain egon diren pertsonei eta nitaz gogoratu diren pertsona guztiei.
benetan eskertu nahi dizuet zuen berotasuna sentitu dudalako.
gaur da eguna kalera irtetzen naizela eta kiroldegira ailegatzeko ordu bete behar dudala.batzutan nekatzen naiz, baina gero pentsatzen
dut zein zorte handia dudan eta zenbat jende dudan nire inguruan.mila esker denoi. eta barkatu susto hauek emateagatik. maite zaituztet
Comentario de iran hace 2 años y 33 meses